Sr. Urkullu jauna: puedes parar Garoña, podemos pararla

2016-01-07
En el periódico Berria y en el informativo Naiz ha aparecido esta carta del Foro:
 

Urkullu jauna: Garoña gelditu ahal duzu, ahal dugu

Urkullu jauna: Garoña gelditu ahal duzu, ahal duguJakingo duzunez, Iberdrola-Endesak Garoña zabaldu eta biltegi nuklearra jarri nahi dute Ebro ibaiaren goialdean. Ibai honetatik beste inon baino nekazari eta ardo ekoizle bizi dira.

Garoña 17 urte gehiago funtzionamenduan eduki nahi dute, nahiz eta Txernobilen eta Fukushiman gertatutako hondamendi humano eta ekonomikoak itzelezkoak izan: 200.000 hildako, 500.000 desplazatu eta 680.000.000.000 euroko galerak, orain arte.

Istripu nuklearra egonez geroz hobe ez pentsatzea zer gertatuko litzaigukeen: Ebro, Zadorra, Orduntetik… edaten dugun ura kutsatuko litzateke, Ebro osoan ezin izango litzateke ureztatu, Errioxa ardoa zarama bonu bihurtuko litzateke… Kontzertu ekonomikoak ere ez gintuen salbatuko. Zentzudunak diren beste herrialdeek ikasi dute: herrialde askok (Alemaniak…) zentral guztiak itxiko dituzte eta Belgikak Garoña-Fukushima bezalako 2 itxiko ditu segurtasun faltagatik.

Urkullu jauna, lehendakari moduan, baduzu aukera eromen hau gelditzeko. Batetik Galan jaunarekin elkartu eta argi esan energia nuklearrarekin amaitzeko ordua Txernobil eta Fukushimarekin heldu zela. Bestetik, Kutxabank enpresa erdipublikoa denez eta Iberdrolaren 2. akzioduna, Administrazio Kontseiluan izugarrizko presio egin dezake. Horiez gain, udal, aldundi eta Jaurlaritzak energia nuklearrik gabeko hornitzaileak hobetsi ditzakete, orain arte ia denek Iberdrolarekin jarraitzen dutelako.

Azkenik, portabilitatea bultzatu dezakezu, eta gainerako alderdiek, erakundeek eta norbanakook ere bultzatu dezakegu. Orain arte 5.000 familia baino gehiagok egin dugu ospa Iberdrola-Endesatik Euskal Herrian, energia nuklearraren kontra gaudelako. Prezio antzekoa eskaintzen duten energia alternatiboko 20 enpresetako bat hautatu dugu eta ordu erdian egin dugu alta. Erraza da eta inposaketa hau ez dugula onartzen adierazteko oso eraginkorra da: http://www.garonarekinmoztu.net/eu. Izan ere, Iberdrolari ordaintzen jarraitzen dugun bitartean Garoña zabaltzen laguntzen ari gara. Eta jadanik portabilitatea egin baduzu, zure ingurukoei animatu, gehiago lortu ditzagun. Baina gehiago izan behar dugu: 40.000 familia, enpresa eta erakunde publikoek ospa egin beharko genuke Iberdrola-Endesatik Garoña zabaldu ez dezaten.

Eta portabilitatea egin bitartean, portabilitaterako konpromisoa izeneko adierazpena ere sinatu daiteke, Garoña zabalduz gero, Iberdrola-Endesatik betirako joan egingo garela esateko.

Hiru hilabete eskas ditugu. Udaberria baino lehen Garoña zabaltzeko urratsak jarriko dituzte abian seguruenik.

Urkullu jauna, Churchillek behin hauxe esan zuen: agintari ona ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen duena, hurrengo belaunaldietan baizik.

Zure esku eta gure esku dago Garoña gelditzea. Ez gaitezen geldirik egon.