Urtebete Garoña betiko ixtea erabaki zenetik eta eraispenari buruz informaziorik ez

2018-08-13

20 urte eta 600 milioi euro izan daitezke Garoña eraisteko epea eta kostua. Batzuek diotenez, gehiago izango da nahiz eta haiek 300-600 milioi bitartekoa izango dela esan. Eta diru horren %75 denok jarri behar! Horrela edonork negozioak egin ditzake!

Urtebete pasa da eta oraindik ez dago informazio egokirik prozesuari buruz. Antza, Iberdrola eta Endesa gobernuak egingo duenaren zain daude, Eraispen plana Energia Ministerioak aurkeztu behar duelako.

Haiek bitartean eraispenaren aurreko lanak egiten ari dira, informazio asko eman gabe.

Arazo larriena geratuko diren 6.000 bat tona hondakin arriskutsu izango dira. Aldi baterako biltegi bat egiten ari dira baina herritarrak beldur dira betiko bertan geratuko ote diren.

equo-exige-desmantelar-garoña

https://www.antena3.com/noticias/economia/desmantelamiento-garona-podria-terminar-torno-año-

Nos-dejan-los-residuos-de-Garoña-para-toda-la-vida

Iritzia (gazt.) Juan Lopez de Uralde