CNSk atzeratu du Garoña zabaltzeko erabakia egindako presioei esker

2016-01-23

PPk Txernobil eta Fukushima gertatu izan ez balira bezala jarraitzen du

Jardunean dagoen gobernu batek datozen 17 urteko politika baldintzatu nahi du, oso arriskutsua, kutsakorra, erregai garesti eta urria erabiltzen duena eta batez ere, bat ere segurua ez den zentral bat berriro zabaldu nahian. Hau erabat onartezina da, kontuan hartuta, gainera, Garoñan Fukushima moduko istripua gertatuz gero (modelo berekoak direnez) Japoniako Gobernuak istripuaren kalteei aurre egiteko gastatu duten 500.000.000.000 eurorik ez duela inoiz edukiko ez Gobernu Zentralak eta ez Eusko Jaurlaritzak, ezta etorkizunean Japoniak behar duena ere ez.

Txernobilen eta Fukushimako istripuengatik hil diren 200.000 pertsona ahaztu egin ditugula dirudi. Eta gainera, Alemaniako erradiologo elkarteen azken azterketaren arabera, datozen urteetan minbizi kasu askoz gehiago agertuko dira..

Nuklearren aldeko gobernu askok, bi istripu larriak eta gero, politika erabat aldatu dute eta nuklearrak ixten ari dira, Alemaniak adibidez. Ikusten da zentzumena eta ingurumenaren eta herritarren segurtasuna garaitu direla estatu horietan, ez patrika batzuen epe laburreko interesak.

PPri astakeri hori ez egiteko esan behar zaion moduan, herritarrei dei egiten diegu Iberdrola,  Endesa eta zentral nuklearretan parte hartzen duten gainerako enpresekin mozteko. Haiei hilero dirua txintxo-txintxo ordaintzen jarraitzen diegun bitartean, energia nuklear arriskutsu eta kutsakorrarekin jarraituko dute. Euskal Herrian 5.000 familia, enpresa eta erakundek egin dugu ospa Iberdrolatik baina askoz gehiago izan gaitezke, Garoña bultzatzen jarraitzen badute kalte ekonomikoa eragin ahal izateko.

Ez itxaron gehiago eta egin portabilitatea energia alternatiboak eskaintzen dituzten enpresetara ahalik eta lasterren, Iberdrolak eta Endesak merezi duten zaplaztekoa jaso dezaten.

Geldirik ez egoteko unea da. Begira dagoenari edo konpromisoa hartu nahi ez duenari, ozen esan behar diegu, gure seme-alaben etorkizuna jokoan dugula eta zerbait gertatuko balitz, hirugarren istripu nuklearra noizbat gertatuko delako, horren erantzukizuna gure sorbaldara jauziko dela une garrantzitsu honetan ezer egiten ez badugu.

Garoñaren kontrako Foroa

TELE 5:
http://www.telecinco.es/informativos/sociedad/Foro-Garona-PP-barbaridad-obsoleta_0_2118900267.html
Europapress:
http://www.europapress.es/sociedad/noticia-foro-contra-garona-reclama-pp-no-cometa-barbaridad-reabrir-central-nuclear-obsoleta-20160120143658.html
Gara
http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2016-01-21/hemeroteca_articles/el-csn-aplaza-la-sesion-sobre-los-requisitos-para-la-apertura-de-garona
Deia
http://www.deia.com/2016/01/21/sociedad/euskadi/el-csn-deja-a-garona-en-el-limbo
http://www.guiaongs.org/peticion/firmemos-todos-no-a-la-reapertura-de-garona/
http://www.teinteresa.es/espana/sociedad/Foro-Garona-PP-barbaridad-obsoleta_0_1507649884.html
http://www.diariosoria.com/__n3348564__El_CSN_aplaza_el_estudio_de_condiciones_para_reabrir_Garona.html