Garoñarekin mozteko portabilitatea egiteko hitzaldia Barakaldon

2017-01-17

Garoñaren aurkako Foroak hitzaldi bat emango du 26an, ostegunean, Barakaldoko Done Bikediko Jaien barruan. Bertan, zentral honen luzapenak, 60 urte arte, ekar litzakeen arriskuez eta horren auka egiteko, Iberdrolatik joatea ze erraza den azalduko da. 

Horretarako eta oraingo kontsumo elektrikoaren ereduari buruz zalantzak argitzeko, Foroa, Eguzkirekin batera, Done Bikendi jaien barruan ingurumenari buruzko ohiko urteko hitzaldiak emango ditu eta bertara parte hartzera GONBIDATUTA ZAUDETE!


Eukene Irungoa 2017-02-21 12:10

Antzeko hitzaldi antolatu nahi nuke Irunen. Lokala badugu, Irungo Gure Moradan (Izaga kalea, 9). Une honetan harremanak egin nahi ditugu talde ekologistekin eta ia zerotik hasi behar dugu. Denborarekin antolatu nahi genuke, zer edo zer egin aurretik elkarteen, taldeen, jendearen asistentzia bermatzeko.