Udal kontratazioetan energia nuklearra sahiesteko bilera teknikoa

2016-01-14
Etorkizunari Aurrea Hartu”
Edo zelan egin posible beste eredu bat argindarraren
 
horniduraren udal kontratazio publikoetan.


Ekologistak Martxan erakundeak “Etorkizunari Aurrea HARTU” kanpaina berria bultzatu nahi du, bere helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoaren udaletara argindar horniduraren kontratazioan proposamen alternatiboa helaraztea izanik, hain zuzen, udal lizitazio publikoei dagokiona. Kanpainaren helburua lizitazio horietan jasangarritasun energetikoaren printzipioak eta elektrizitatearen jatorri berriztagarria aintzat hartzea da.  

EAEko udaletan proposamena aurrera eramateko interesa erakusten duten eragileen arteko lantaldea osatzeko asmoa dugu (elkarte sozialak, auzokideenak, banakako pertsonak...).

Hona hemen batzarra izateko proposaturiko hitzordua:

Urtarrilak 21,
19:00etan
Ekoetxean
(Pilota kalea 5, Bilbao).

*URTARRILAREN 21eko DEIALDIAREN HELBURUA*

1) Kanpaina sakonki azaltzea

2) Kanpaina bultzateko elkarte eta banakako jende gehiagoren babesa bilatzea

3) Udaletara gutunak bidaltzeko hurrengo pausuak. Komunikabideetan kanpaina zabaltzea.

4) Elkarte eta pertsona interesatuek kanpainan lagunduko duten konpromisoak zehaztea, bai kanpaina osoan orokorrean, bai atal batzuetan.

5) Jarduketa eta jarraipeneko plana zehaztea.