Bizkaian-Gipuzkoan zer gerta liteke


Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak ez daude Garoñak dakarren arriskuaz kontzientziatuta, urrun ikusten dute. Bilbo 58 kilometrotara baino ez dago. Hurbil. Adibidez, Fukushiman bezalako istripua egonez gero Ordunte urtegia elikatzen duten ibaien eremuak kutsatuko lirateke, baita Zadorra sistemako eremuak ere.

Gipuzkoa urrunago dago, Donostia, adibidez, 128 kilometrotara, baina kutsaduraren eta horrekin batera gaixotasun, galera ekonomikoak, etab. igerriko lituzkete gipuzkoarrrek. Debagoienak harreman handia du Arabarekin eta hor agian gehiago nabarmenduko litzateke baina gainerako eskualdeetan: Araban lan egiten dutenak (enpresetan, Jaurlaritzan...)

Ur barik: Garoñan istripua gertatuz gero Bizkaian edaten den ur gehiena ezin izango litzatekeela erabili ez sukaldatzeko, ezta edateko ere.

Hildakoak: Fukushiman 47.000 hildako aurreikusi dituzte minbiziagatik datozen harmarkadetan. Garoñan istripu bat gertatuz gero, minbizien igoera handiak egongo lirateke Bizkaian eta Gipuzkoan.

Desplazatuak: Bizkaia eta Gipuzkoa ez lirateke ebaluazio eremu barruan egongo baina herritar askok alde egingo lukete ingurune osasuntsuagoetara bizitzera, batez ere, Ordunte eta Zadorra sistemetako urak kutsatuz gero.

Ekonomia: ekonomikoki Bizkaiak gehiagok eta Gipuzkoak gutxiago baina nabarmen igarriko lukete: desbalorizazioak, enpresa batzuk alde egitea...

Etxeen desbalorizazioa: Eskualdearen arabera, baina etxeen desbalorizazioa ere gertatuko litzateke.

 
Ordunteko urtegia Garoñaren eraginpean      Txernobilen malformazioak dituen gaztetxoa