Zentrala oso zaharra eta istripuekin


a) 40 urteko iraupena: 1971-2011

Garoñak 466MWko potentzia dauka ta 2010ean 3.836 milioi KWh sortarazi zituen (estatuko gainerako zentralek 1.050 MW inguruko potentzia dute). Dagoneko amortizatuta dago baina 42 urte eta gero berriz ere abian jarri nahi dute.

Garoña, estatuan indarrean jarraitzen duen ko lehenengo belaunaldiko zentral bakarra da. Fukushimakoa bezala, 1971ean abian jarri zen eta General Electricek diseinatutako ur irakiteko erreaktorea dauka (Boiling Water Reactor, BWR). Horrez gain, Mark I eusten sistema dauka, Estatu Batuetako Energia Atomikoaren Batzordeak 1972an gomendatu ez zuena.

Garoñak duen arazoetako bat piszinaren betetze maila da, gainerako zentraletan ere gertatzen dena. 2015erako beteta izango duela aurreikusten delako, Enresaren datuen arabera.

Espainiako legediak ez du zehazten zein zen zentralen gehienenezko funtzionatzeko epea eta diseinu, bizitza erremanente edo bizitza luzatzea moduko kontzeptuek ez dute lege mailan ezer adierazten.

Zentzu hertsian, diseinuaren bizitza egitura baten funtzionamenduaren iraupena da, kasu honetan, zentralaren egituraren iraupena. Estatuko zentralek teknologi abereko zentral europar edo estatubatuarrek bezala, 40 urteko diseinu bizitza dute. Beraz, 2011n betiko itxi behar izan zen.

b) Istripuak                   

1990 urtetik Garoñak 136 “gertaerak” jakinarazi ditu. Horietako 6 INES eskalan beheko mailatzat hartu dira, 1. mailakoak, hau da, baxuena. Gainerakoak 0 mailakoak izan dira.

2009ko txostenetan CSNk zentralak dituen akats eta narriatutako elementu asko zituela agerian utzi zuen. Ondorengo erresistentzia probek horixe baieztatu zuten.

Fukushimako hondamena baino lehen egindako txosten hauek Nuclenor (Iberdrola-Endesa) milioi askotako inbertsioak exijitzen zizkion zentrala 2019 arte zabalik eduki nahi izanez gero, baina 2013 arteko luzapena onartu ziotenez, segurtasun arloko inbertsio hauek ez dira egin.

Hauei Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak (OIEA)k, Fukushima eta gero zentralei ezarri dizkien erresistentzia proba berriak gehitu beharko genizkieke.