Gladys del Estalen borrokak bizirik dirau, munduko zentral guztiak itxiko ditugun arte!

2019-06-04

Euskalnabarra zentral nuklearrez bete nahi zuten (Lemoiz, Itziar, Tutera...) eta mugimendu ekologistak Tuteran jarri zuen hitzordua, hango proiektuaren aurka manifestatzeko. Gladys ez zen Donostiara itzuli. Hil zuten.

40. urteurrenean, lehenengo urtean bezala, Gladys, gogoan zaitugu. Jakin ezazu, zorritxarrez, arrazoi genuela, Txernobil, Fukushima... arma eta zentral atomikoak gizakiak egindako munstruorik handienetakoak dira.

argia.eus/albistea/gladys-del-estal-ez-da-bigarren-mailako-biktima-bat

"Gladys Del Estal ez da bigarren mailako biktima bat"

Gladys Gogoan ekimenak, Kalapie elkarteak eta Eguzkik bizikleta martxa egingo dute Donostian ekainaren 1ean, militante ekologista hil zutela 40 urte betetzen direnean. Horrez gain, egitarau zabala antolatu dute, Donostian, Iruñean eta Tuteran.

Gladys Del Estalen lagunek eta elkarte ekologistek urtero antolatu ohi dituzte militante antinuklear eta bakezalea omentzeko ekitaldiak. Aurtengo egitaraua berezia da ordea, 40 urte igaro baitira guardia zibil batek buruan tiroa jota hil zuela Tuteran.

Ekainaren 1ean hasi eta asteburu osoan luzatuko dira ekitaldiak. Donostian bizikleta martxa batekin hasiko dira. Hain justu, duela 40 urte Gladys Del Estalek antolatu zuen haurrekin antzeko martxa bat, bera hil baina egun bat lehenago; ordukoa dugu hil aurreko bere azkeneko argazkia. Herri bazkari batek segida emango dio ekitaldi horri.

(jarraitzen du)

-1979-muere-gladys-estal-tiro-cabeza-asesinato/

-funeral-gladys-estal-donostiasan-sebastian/

-el-recuerdo-gladys-estal-perdura-ecologia-2019/

kaosenlared.net/40-anos-del-crimen-de-gladys-del-estal/